11.12.07

Eskerrak

Posted in Sin Categoria at 15:23 por atzegizale

Aupa.

Gaurko nire partehartzea, lehengo ostegunean Kultur Etxean egin zen presentaziora etorri ziren gutxiei eskertzeko da, izan ere, nahiz eta talde txikia izan, gaiari buruz erakutsi zenuten konpromesua eskertzekoa da.

Milesker

11.05.07

PRESENTAZIOA ORIOKO KULTUR ETXEAN

Posted in Sin Categoria at 17:33 por atzegizale

Arratsaldeon guztiori!

Ostegunak 8, Orioko kultur etxean Atzegiri buruzko presentazio bat egingo dugu, elkarte honi buruzko informazioa zuei jakinarazteko.

Bertan, elkartearen sorreraren historia eta eskaintzen dituzten programa ezberdinen funtsak esplikatuko ditugu.

Bestalde, geure aldetik egin genezakegun laguntza mota ezberdinei buruzko informazioa ere eskainiko dugu.

Aipatu beharra dago eta argi utzi nahi dugu, horrelako elkarte bati laguntzeko ez dela zertan ekonomikoki laguntu beharrik, egia da aukera bat dela bainan badaude laguntzeko beste bi modu ere, izan ere, eta lehenago blog honetan idatzi dugun bezala, Atzegiri laguntza eskaintzeko edo hobeto esan da, pertsona ezinduei laguntzeko bide honenak, atzegizale egitean edo boluntario bihurtzean datza.

Atzegizale hitzaren atzean esanahi sinple bat dago, pertsona guztiei berdin tratatzea, hau da, ezintasun bat izatearen ondorioz alboratua ez izatea, izan ere, denok dauzkagu mugatzen gaituzten gauzak, bainan horren guztiaren gainetik, pertsona normalak izaten jarraitzen dugu. Eta lehen esan dudan bezala, honek ez du inolako kolaborazio ekonomikorik eskatzen. Erlazio honetatik zeuok lortu dezakezuena Atzegiren aldetik, beraiek burutzen dituzten programen gaineko albisteak jasotzea izango litzake.

(ATZEGIZALE EGIN NAHI EZKERO, ERANTSITAKO BESTE PARTEHARTZE BATEAN ESPLIKATZEN DIRA ERAMAN BEHARREKO PAUSOAK)

Boluntarioa izatearen atzetik, egia da konpromesu maila handiagoa dela, baina blog honetan irakur dezakezuen komentarioek esaten duten bezala, jasotzen den esperientzia eta laguntasuna oso polita da. Boluntario izatearen funtsa, asteburuetan, zehazki larunbat arratsaldetan 3 orduz, Txolarteetan (aisialdietarako taldeak) pertsona ezinduekin elkartzea eta kuadrila moduan egiten diren ekintzak burutzea da, hau da, poteatzera joatea, autobusa hartu eta arratsalde pasa ondoko herrira joatea buelta bat ematera eta horrelako gauzak burutzea da, azken finean lagunekin egingo zenukeen gauza berdinak egitea. (Ostiraleko presentazioan, zenbait boluntarioren esperientziei buruzko bideo bat ipiniko dugu)

Bestalde, asteburuetako ekintzetaz aparte, udaran 15 egunetan zehar oporraldiak ere burutzen dira eta boluntarioek aukera izaten dute ere bertan partehartzeko eta Espainia mailako zenbait leku bisitatzeko

Azkenik, eta kolaboratzaile izan nahi dutenentzat, ekonomikoki lagundu nahi dutenentzat, esan beharra dago, pertsona bakoitzak egiten duen ekarpena bakoitzaren araberakoa dela eta ez dela inposizio bat.

(KOLABORATZAILE, BOLUNTARIO EDO ATZEGIZALE IZAN NAHI BADUZUTE ETA INFORMAZIO GEHIEGO JASO NAHI IZAN EZKERO, ONDORENGO EMAIL-ERA IDATZI DEZAKEZUTE: atzegizale@hotmail.com)

 

11.01.07

Lehen esperientzia

Posted in Sin Categoria at 13:13 por atzegizale

Beno, laister jendeak bere esperientzia idatziko duelakoan, ondorengo lerroetan nere lehenengo esperientzia idazten dizuet.

 Horain dela 4-5 urte inguru, batxillergoan nengoela, klaseko batek txolartera joan behar zuela aipatu zuen, eta garai artan, nik ez nuen hitz horri buruzko informaziorik, beraz zer zen galdetu nion eta pertsona ezinduei zuzenduriko aisialdirako programa bat zela aipatu zidan. Momentuan, kuriosidadeak jota, ea joan nintzakeen galdetu nion eta baizkoa eman zidan.

Nire lehen larunbatean (izan ere Zarautzeko txolartean larunbat arratsaldetan elkartzen gara) Donostiko aquarium-era joan ginen autobusez. Bertara iristean eta gure kideen arridura aurpegiak ikustean zirrara moduko zerbait sentitu nuen eta ordundik hona, Txolarteko boluntarioa naiz.

Nire parte hartzean oinarriturik, zeuok izan dituzuten esperientziak besteekin banatzera bultzatzen zituztet.

Eskarrikasko zeuon interesagatik.

Atzegizale izateko bidea

Posted in Sin Categoria at 13:03 por atzegizale

Atzegizale izan nahi dezutenoi esan, bakoitzaren borondatez iten dan zerbait dala eta ez dala ezer eskatzen horregatik. Bestalde, Atzegiren aldetik atzegizaleok informazioa jasotzen dugu beraiek burututako aktibitateei buruz. Norbaitek atzegizale izan nahi ezkero, ondorengo datuak bukaeran aipatzen den email-era bidaltzea eskertuko genizueke:

-Izena eta Abizenak

-Helbidea

-Herria

-Posta kodea

-E-maila

-Telefonoa

Guztiori segurtasun handiagoa eskaintzearen asmoz, informazio guzti hau ondorengo email-era bidali:

atzegizale@hotmail.com

 

10.31.07

Presentazioa

Posted in Sin Categoria at 17:42 por atzegizale

kaixo denoi.

Blog honen funtsa, atzegizale diren pertsonen esperientzien partekartzea da. Bestalde, atzegizale izan nahi dutenei ere, informazioa eskatuz gero, geure aldetik eskaini dezakegun guztia igorriko genizueke.

Hau aipatu eta gero, eta kontuan izanik badela Atzegi ezagutzen ez duen gendea, zenbait informazio igorriko dizuegu.

Lehenengo, Atzegi Gipuzkoako adimen urritasuna duten pertsonen aldeko elkartea dela esan dezakegu. Elkarte honek bilatzen duena, gizarteak adimen urritasuna duten pertsonekiko jarrera aldatzea da, izan ere, beraiek ere pertsonak dira eta guztioi bezala tratatzea gogoko dute.

Elkarte honek gainera, adimen urritasuna dutenei zenbait jarduera eskaintzen dizkiete, beraien artean aisialdirako programak (txolarteak esaterako).

Leku honetan aipatutakoaz aparte, Atzegiri buruz gehiego jakin nahi ezkero, bere web-ean sartzea besterik ez duzute:

www.atzegi.org

 

10.29.07

Bienvenido!

Posted in Sin Categoria at 18:20 por atzegizale

Gracias por crear un blog con crearblog.com, si necesitas ayuda sobre tu blog entra en Foro de ayuda para blogs !