11.01.07

Lehen esperientzia

Posted in Sin Categoria at 13:13 por atzegizale

Beno, laister jendeak bere esperientzia idatziko duelakoan, ondorengo lerroetan nere lehenengo esperientzia idazten dizuet.

 Horain dela 4-5 urte inguru, batxillergoan nengoela, klaseko batek txolartera joan behar zuela aipatu zuen, eta garai artan, nik ez nuen hitz horri buruzko informaziorik, beraz zer zen galdetu nion eta pertsona ezinduei zuzenduriko aisialdirako programa bat zela aipatu zidan. Momentuan, kuriosidadeak jota, ea joan nintzakeen galdetu nion eta baizkoa eman zidan.

Nire lehen larunbatean (izan ere Zarautzeko txolartean larunbat arratsaldetan elkartzen gara) Donostiko aquarium-era joan ginen autobusez. Bertara iristean eta gure kideen arridura aurpegiak ikustean zirrara moduko zerbait sentitu nuen eta ordundik hona, Txolarteko boluntarioa naiz.

Nire parte hartzean oinarriturik, zeuok izan dituzuten esperientziak besteekin banatzera bultzatzen zituztet.

Eskarrikasko zeuon interesagatik.

2 comentarios »

  1. Itziar said,

    Noviembre 1, 2007 at 13:58

    Hemengo lerro hauetan ahizpa eta boluntarioa den pertsona baten esperientzia kontatuko dizuet Txolarteri buruz eta baita adimen urritasuna duten pertsonekiko.

    Nire ahizpak adimen urritasuna du eta beti ere pertsona hauekiko gertutasuna izan dut. Ahizpa oso gustora joaten zen txolartera eta oporretatik oso pozik bueltatzen zela ikusteak niri ere inbidia eman eta boluntario bezala sartu nintzen. Hasieran dena berria da eta ez dakizu nondik nora joan behar duzun, baina ezagutzen dituzun neurrian, kariņoa hartzen diezu eta bestei lagun diezaiekezuela ikusteak pertsona bezala asko laguntzen dizu.

    Dagoeneko 6 urte daramatzat boluntario moduan eta larunbatero joaten naiz txolartera, egunen batean joaten ez banaiz zergatik ez naizen joan galtzen didate zeren larunbatean arratsaldean lagunekin elkartzen dira txolarten eta arratsalde atsegin bat igarotzen dute guraso eta anai-arreba gabe.

    Denok bezala pertsona hauek etxetik irten eta lagunekin egoteko eskubidea dute, eta hori ez da posible Txolarte gabe. Anima zaitez Txolarte ezagutzera, bertara joateko borondatea besterik ez da behar, baina baita konpromezua, txolarteak aurrera jarraitzeko zuen laguntza behar baitugu.

    Mila esker zuen denbora hartzeagatik lerro hauek erakurtzeagatik.

    Atzegiko boluntario atzegizale bat.

  2. Aintzane said,

    Noviembre 1, 2007 at 17:29

    Nire lehen esperientzia idatzi aurretik, eskerrak eman nahi dizkiot hau irakurriko duenari, bere laguntzarekin adimen urritasuna duen pertsonekiko gertutasuna eta normaltasuna erakusten duelako.

    Ikaskide baten ahotik entzun nuen lehen aldiz Txolarte, zer esan nahi zuen galdetu nion nire ezjakintasuna erakutsiz. Txolarte, Atzegiren astialdirako programa bat zela azaldu zidan, non bertan adimen urritasuna duten pertsonei laguntzen zaien larunbatero arratsalde paregabe bat pasatuz.

    Interesak jota, ea joan nintekeen galdetu nion eta baiezkoa eman zidan. Nire lehen egunean oso urduri nengoen ez bainekien zer aurkituko nuen. Arratsalde hartan izugarrizko kariņoa eman zidaten ezagutzen ez nituen pertsona batzuk eta beraien parte sentiarazi ninduten, ondorioz boluntario egiteko erabakia hartu nuen.

    Momentu hartan nire begien aurrean ikusten nuena baino pertsona gehiago zegoela ohartu nintzen, baita gizartearen laguntza behar duten pertsona ugari ere.

    Ordutik ia 5 urte pasa dira eta Txolarten begirale bezala jarraitzen dut. Urte hauetan hainbat gauza erakutsi didate adimen urritasuna duten pertsonek, besteak beste egunero zailtasunei aurre egin behar zaiela eta guztiaren gainetik pertsona guztiak berdinak garela eta berdin tratatzeko eskubidea dugula.

    Nire hitzekin norbaiti bihotzean zertxobait ukituko niolakoan nago, denok baitugu bihotzean toki txiki bat besteei laguntzeko.

    Atzegizale batek atzegizale izateko gomendatzen zaituzte, ez duzue ezer galtzekorik eta pertsona asko irabazten aterako dira.

Leave a Comment